Maite Berriozabal gai jartzailea eta Igor Elortza bertsolaria Edurne Azkaratek gidatzen duen 'Aulki-jokoa' saioan izango dira. Bertsolari Txapelketa Nagusia ardatz duen saioan, Berriozabalen begietatik txapelketa ikusteko aukera egongo da.
Horrez gain, gaurko saioan Igor Elortza durangarrak, Jexux Mari Irazuk, Unai Gaztelumendik eta Beñat Gaztelumendik ere parte-hartuko dute.