✗
Atzoko atxiloketak salatzeko eta Kataluniari elkartasuna adierazteko elkarretaratzeak egin dituzte, gaur iluntzean, Durangaldeko hainbat herritar. Era berean, bihar Bilbon 155. artikulua ezartzearen aurka egingo den manifestaziorako deia egin dute.