www.errigora.eus webgunean eskatu ahalko da, eta herrietan hainbat lekutan ere bai. Izan ere, auzolana du oinarri. Abadiñon, Elorrion, Durangon, Iurretan, Mallabian, Otxandion, Zaldibarren eta Zornotzan egongo dira eskaerak egiteko eta gero kutxak jasotzeko tokiak. Guztira, 24 lekutik gora. Horien berri webgunean jaso daiteke, eta herrietan ekimena laguntzen dutenek ere informatuko dute. Ardoa, zainzuriak, orburuak, pastak, piperrak, olioa eta aran-marmelada egongo dira kutxetan, besteak beste.
Jasotzen den diruaren zati bat Nafarroa hegoaldeko nekazariei emango diete, eta beste bat euskalgintza laguntzeko izango da.