Garabide elkarteak hegoaldeko hemisferioko hizkuntza gutxituen aldeko lana egiten du, herrialde horietako irakasleen formazioa sustatzen eta elkartrukea lantzen. Hori horrela, egun hauetan kolonbiarrak eskualdean daude, Nasa Yuwe hizkuntza berreskuratzeko estrategiak biltzeko asmoz.
ANBOTOko zuzendari den Jone Guenetxeak astekarian euskara bultzatzeko egiten den lana azaldu die.
Bestalde, Durangoko Udalak ere harrera egin die, Aitziber Irigoras alkateak hartu baititu udaletxean.