ANBOTOk udako 3. argazki lehiaketako irabazleen berri eman du. Udan ateratako argazkiak bi ataletan sailkatuta egongo dira aurtengo lehiaketan. Atal bakoitzean bi saritu egon dira.
Eskualdeko argazkien atalean, Nerea Ayartzaguenaren argazkiak jaso ditu bozka gehien. Bestalde, epaimahaiaren saria Iratxe Bediagaren argazkiak irabazi du.
Durangaldetik kanpoko argazkien atalean, berriz, Irati Uriarteren argazkiak izan ditu bozka gehien, eta epaimahaiaren saria Gaizka Untzuetaren argazkiak jaso du.
Sariei dagokienez, epaimahaiak aukeratutako irabazleek asteburu-pasa izan dute Eroski Bidaiak-en eskutik, eta publikoaren botoekin irabazi duten biek tablet bana jaso dute Abadiñoko Hiper Eroskiren eta eLAIA Information Technologyren partetik.
Gaizka Untzuetak irabazi du Durangaldetik kanpoko argazkien atalean epaimahaiaren saria.