Ander Antxia, Aitor Arabiourrutia, Asier Aspuru eta Egoitz Amantegi abadiñarrak, Mikel Gonzalez berriztarra, Ander Martin mallabitarra eta Unai Elguezabal durangarra Bizkaiko selekzioarekin ari dira Euskal Herriko Bote Luzeko txapelketa jokatzen.
Asteburuan, bizkaitarrek, aurten lehen aldiz jokatu duten txapelketako finala izango dute. Finala urriaren 28an izango da, Laudioko Lamuza parkean, 17:30ean. Bizkaitarrek Gipuzkoako bigarren taldea izango dute aurkari.