Gaurtik aurrera Durangaldean ere ikusgai izango da Altzoko Handiaren istorioa. Gaur, zapatuan eta domekan Durangoko Zugaza Zineman, Elorrioko Arriolan eta Zornotza Aretoan ikusi ahalko da Handia. Durangon, egunean bi emanaldi izango dira gaurtik astelehenera arte, eta bana martitzenean eta eguaztenean. Asteburuan emateko hautatu duten filma izango da Zornotzan eta Elorrion ere.
Datorren asteburuan Berrizko Kultur Etxean izango da ikusgai: urriaren 27an (22:00etan) eta 29an (19:00etan).