Ahozkotasunaren bidez, hizkuntza, kultura, musika eta trebetasun pertsonalak jorratuko dituzte Mundu bat bertso proiektuan parte hartzen duten ikasleek. Astero edo hamabostero, ordu batez, bertsolaritzaren oinarrizko ezagutza jasotzen dute.
Eskualdeko hainbat udalen babesagaz, Mundu bat bertso egitasmoa ipini du ikasturte honetan ere martxan Bizkaiko Bertsozale elkarteak. Egitasmo horren bitartez, Zornotza, Durango, Iurreta, Abadiño, Atxondo, Zaldibar eta Otxandioko Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailetako 660 ikaslek bertsolaritza landuko dute ikasgelan.