Iurreta erdibitzen duen errepide nazionala eraldatuko dute

Markel Onaindia 2017ko urr. 16a, 13:24

Aldundiak 2019ra arte herrialdeko errepideetan egingo dituen obren berri eman du, Bidesarea 2015-2019 planaren baitan. N-634 kaminoak Iurretan daukan zatia berrantolatzeko 1,5 milioi euro erabiliko dituzte; herrigunea eta plazaren arteko lotura handitzea izango da asmoa. 

Herria aspalditik erdibitzen du N-634 kamino nazionalak, eta alde batetik bestera pasatzeko, autoentzako zein oinezkoentzako tunel bi daude bertan. Plazako eremuan, etxe blokeez, elizaz eta udaletxeaz gainera, eskolak eta pilotalekua ere badaude, egunerokoan jende askoren joan-etorria eskatzen dutenak. Eremu biak batuago geratzea izango da egitasmoaren helburua, errepidea zeharbide bihurtuta. Trafikoa moteldu beharko dute horretarako.

Bestalde, Berna eta Euba artean burutzen ari diren obrak sartzen dira planean -3,7 milioi euro-, eta Mallabian BI-3302 errepidean ere obra bat egingo dute, Ermua eta Trabakua arteko bidean -1milioi euro-.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!