Geu Beko 5 gazte Athleticeko jokalari bihurtu dira

Markel Onaindia 2017ko urr. 5a, 17:17

Athleticek taldea sortu du estatuan jaio berri den Genuine Liga jokatzeko, eta bertan ariko dira Durangaldeko Saioa Ortiz, Suzette Amilibia, Aitor Alberdi, Javi Nuñez eta Sergio Vadillo. Euretariko hiru asteburu honetan Castellonera doaz, ligako lehen jardunaldia jokatzeko. Athleticeko jokalari bihurtu dira, eta euren amets bat bete dute. Aniztasun funtzionala dutenen inklusioa sustatu gura dute ligagaz.

Espanyol, Valentzia eta Deportivoren aurka jokatuko dute asteburuan zehar. Ligak 4 jardunaldi izango ditu, beste hainbeste egoitzatan. Castellonez gainera, Tarragonan, Palman eta eta Vigon jokatuko dute. 17 taldek osatzen dute liga Genuine, tartean Reala, Osasuna, Real Madrid, Rayo Vallecano eta beste hainbat. Geu Beko kideek eguaztenero entrenatzen dute Lezaman, eta dagoeneko klubaren organigraman sartuta daude. 

"Ametsak egi bihurtzen dira batzuetan", diote Geu Bekoek. Jose Alfaro oso pozik agertu da albisteagaz. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!