Beldur Barik lehiaketa martxan da Durangaldean

Markel Onaindia 2017ko ira. 28a, 08:52

Gazteen artean parekidetasuna eta errespetua bultzatzeko sortu zen Beldur Barik izeneko lehiaketa, eta aurtengo edizioa martxan dago jadanik.

Azaroaren 13ra bitartean, balio horiek jorratzen dituzten sormen lanak aurkeztu ahalko dituzte gazteek. Hori bai, bideo formatuan entregatzea eskatu dute, Youtube edo Vimeo plataformetara igota. Eskualdeko hainbat udal daude antolatzaileen artean.

18 urtetik beherakoen eta 26 urtera artekoen artean sailkatuko dituzte partaideak, eta sariak egongo dira. Kategoria bakoitzean hiruna emango dituzte, 300 eta 500 euroren artekoak. Informazio gehiago beldurbarik.org webean topatu daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!