Gurtubay familiako kideak sorterrira itzuli dira

Maialen Zuazubiskar 2017ko ira. 25a, 09:00

2019rako jarri dute hurrengo zita Gurtubay familiako kideek.

2015ean Gurtubay abizena zutenen topaketa bat egin zuten Atxondon. Orduan, 50 bat lagun batu ziren eta aurten berriz, 105. Asko Euskal Herrikoak izan diren arren, Kataluniako, Madrilgo, Argentinako, Txileko, Mexikoko, Austriako, Alemaniako eta Frantziako zenbait kide batu dira.

Gurtubay abizenaren jatorria Altzagabeasko eta Altzagoieaskoa baserrietan dago adituen esanetan. Hantxe aurkitu dira, behintzat, abizen horren gaineko erreferentzia zaharrenak. Handik urrun barik Gurtubaiganekoa eta Gurtubaibeaskoa baserriak daude, antza danez, Altzagabeasko eta Altzagoieaskoa baserritik joandakoak sortuak.

Ana Isabel Gurtubay bultzatzaileak jakitera eman duenez, "hau mugimendu geldiezin bat da, eta hemendik aurrera beti elkartuko gara".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!