Elorrion eta Iurretan martxa bana asteburuan

Joseba Derteano 2017ko irailaren 22a

Iurretako eta Elorrioko inguruak ezagutzeko aukera dago asteburuan, herri bietako mendi taldeei esker.

Iurretako mendi martxa Zaldai taldeak antolatuko du, zapatuan. Ibilbide bi prestatu dituzte: 14 eta 23 kilometroko bana. Biak 08:30ean hasiko dira, plazatik.  Ibilbide luzean Aramotz mendilerrotik igaroko dira, tartean Artatzagane (996 metro) eta Leungane (1006) mendiak igoaz. Izen-ematea egunean bertan egin daiteke, 12 eurotan. Kamiseta bana oparituko diete partaideei.

Erdella Mendizale Elkarteak, berriz, Elorrixoko 22. Bira antolatuko du domekan. Ibilbide bi prestatu dituzte: 16 eta 31 kilometroko bana. Ibilbide luzea 16 urtetik gorakoei bideratuta dago eta 07:30ean irtengo da. Udalatx, Intxorta eta Erdella tontorrak igaroko dituzte. Izen-ematea egunean bertan egin daiteke, plazan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!