Erretzeari uzteko ikastaro bi antolatu ditu Amankomunazgoak

Maialen Zuazubiskar 2017ko ira. 19a, 10:00

Durangaldeko Amankomunazgoaren Adikzioen Prebentziorako Zerbitzuak erretzeari uzteko kurtso bi antolatu ditu. Bederatzi saio izango dituzten saioak aditu batek gidatuko ditu, eta, Durangon eta Elorrion eskainiko dituzte.

Amankomunazgotik jakitera eman dutenez, kutso bat urrian, 18:30etatik 20:00etara, emango dute eta bestea, azaroan, 10:00etatik 11:30era. Horrez gain, ikastaro hauek doakoak izango direla, eta bete beharreko baldintza bakarra tabakoa uzteko "benetan konbentzitua" egotea dela jakitera eman dute.

Ikastaroen inguruan berri gehiago izan gura duenak, Durangon, Askatasun Etorbidean dagoen bulegoan zein, 94 620 05 20 telefonora deituz edo prevencion.mdurango@bizkaia.org helbidera email bat bidalita egin dezaketela jakitera eman dute.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!