Komertzio eta tabernentzako da laguntzetako bat, errotuluak eta webguneak euskaratzeko. Amankomunazgoak prentsa ohar bidez jakitera eman duenez, guztira 3.000 euro bideratuko dituzte diru-laguntza hauetarako eta onuradunek, gehienez 500 euro jaso ahal izango dituzte.
Bigarren laguntza, irabazi asmo bako elkarteentzako, euskara sustatzeko garatzen dituzten ekintzetarako izango da. Laguntza honetarako, berriz, 10.000 euro bideratuko dituzte.
Gizarte ongizate arloko laguntzei dagokienez, desgaitasun intelektuala duten pertsonak gizarteratzeko irabazi asmorik gabeko erakundeei 30.000 euro bideratuko dizkiete. Eta, bestalde, garapenerako lankidetzako proiektuak eta garapen bidean dauden herrialdeetako haurrentzako aldi baterako egonaldientzako 20.000 euro bideratuko dituzte.