Arabako BTT Challenge zirkuituko laugarren proba lehiatu zuten zapatuan Arroiabe inguruan. Ekaitz Barrainkua berriztarra izan zen protagonistetako bat eta Master 30 mailan gailendu zen. Jon Altube (eliteak), Iosu Isasi (Master 40) eta Juan Alvarez (Master 50) izan ziren gainerako irabazleak.