53. Bizkaiko artzain-txakur txapelketa jokatu zen, atzo, Mungian. Jose Urien abadiñarra bigarren geratu zen, Xarpa txakurragaz eta Jose Angel Azkorbebeitia hirugarren, Sorgin txakurragaz. Txapelduna Enrike Mendiguren orozkoarra izan zen, Riki txakurragaz. Jose Migel Etxebarria abadiñarrak seigarren egin zuen, Txiki txakurragaz. Aitor Urien gazte abadiñarra azken sailkatu zen. Egun euritsua izan zen. Zaparrada mardulak bota zituen arratsalde osoan.
Atzokoaren ostean, Urienek eta Azkorbebeitiak txartela lortu dute datorren zapatuan Axpen jokatuko den Euskal Herriko txapelketan parte hartzeko. Berez, txapelduna eta txapeldunordea sailkatzen dira, baina Enrike Mendiguren lehendik sailkatuta zegoen iazko Euskal Herriko txapelduna izan zelako. Beraz, gaurkoan berak irabazi duenez, hirugarren sailkatuak, Jose Angel Azkorbebeitiak, ere parte hartuko du Axpen.