Durangaldean jokatuko dituzte Cafés Baqué Torneoko partidu denak

Joseba Derteano 2017ko ira. 11a, 08:51

Iazko finaleko protagonistak.

Iurretako Olaburu frontoia izango da epizentroa. Zortzi jardunaldietatik sei bertan izango dituzte, finala barne. Finalerdi bat Durangok hartuko du.

Datorren martitzenean hasiko da Cafes Baqué Torneoaren 32. aldia. Eskualdeko hainbat herritan txandaka jokatzen zen txapelketa moduan hasi zen. Azken urteetan Bizkaiara zabalduta egon da eta aurten, berriro, Durangaldean zentratuko dira jardunaldi guztiak.

Kadete eta gazte mailako torneoa izango da eta parte hartzaileek buruz buru jokatuko dute. Maila bakoitzeko 16 pilotariak lau multzotan banatuko dituzte. Durangaldeko pilota elkarteetan dabiltzan hiru pilotarik parte hartuko dute: Alzerrekak (Iurreta) kadeteetan eta Inunziagak (Iurreta) eta Egurenek (Atxondo) gazteetan.

Martitzenean, 19:00etan, Olaburun jokatuko den lehenengo jardunaldian Egurenek Albizu (Markina) izango du aurkari. Prieto-Erkiaga, Anitua-Etxeita eta Okamika-Malax partiduak ere jokatuko dituzte.

Finalerdiak urriaren 6an izango dira eta finalak, 13an.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!