Angelman Sindromea elkarteak sare sozialen bidez jakitera eman duenez, Osasunaren Nazioarteko Egunean Pierburg enpresak Europan dituen lantoki guztietan spinning txapelketak antolatu zituen. Abadiñoko langileak izan ziren lehiaketako irabazleak. Hori horrela, sari bezala jasotako 1.000 euroak gaixotasun arraroak bizi dituzten familiei ematea erabaki zuten.
Angelman Sindromea elkarteko kideek atzo jaso zuten dirua, eta sare sozialetan enpresako kideei eta langileei eskerrak eman zizkieten.