Lau euskaldunek Galeseko Itzulia lehiatuko dute txirrindularien elkartrukeari esker

Joseba Derteano 2017ko uzt. 21a, 17:00

Julen Perezek (16 urte), Txomin Munitxak (17), Peio Ugartek (17) eta Andoni Espejok (15) izango dute aukera hori. Era berean, Frantziako eta Ingalaterrako talde bana Durangaldean dira astebeterako.

Duranguesa elkarteak txirrindularien elkartrukerako programa abiatu zuen orain bederatzi urte eta, harrezkero, urtero gauzatu dute. Txirrindulari euskaldunek Ingalaterran egonaldi bat egiten dute eta hango lasterketa batzuk lehiatzen dituzte. Esperientzia berriak eta aberasgarriak bizitzea da helburua. Aurten lau ziklista joango dira atzerrira eta Galeseko Itzulia lehiatuko dute. Itzuli hori “Ingalaterrako inportanteenetakoa” dela adierazi du Txomin Munitxa abadiñarrak eta “ahalik mailarik onena” eskaintzen saiatuko direla. Elkartruke programan parte hartzen duen hiruagrren urtea du Munitxak eta esperientzia “baligarria eta polita” dela dio.

Hemendik harantza doazen moduan, atzerritik Durangaldera ere hainbat txirrindulari etorri dira: Pedalsport talde ingeleseko eta Lyon Sprint Evolution talde frantziarreko ziklistak, hain zuzen. Biak kadete mailakoak dira. Berango eta Erandio inguruetan lehiatzen den Txuma lasterketan parte hartuko dute.

Gaur, Durangoko Tabira ermitaren ondoan batu dira talde guztietako txirrindulariak (Beste Alde-La Tostadora, Gaursa Renault, Durangaldeko Bizikleta Eskola, Pedalsport eta Lyon Sprint Evolution) familia argazkia ateratzeko.

Belgikara ere badoaz


Bestalde, datorren aste osoa Belgikan emango dute Beste Alde-La Tostadora eta Eiser-Hirumet taldeko hainbat txirrundularik. Hango zortzi klasikatan parte hartuko dute. Peio Ugarte, Txomin Munitxa, Mikel Gutierrez, Julen Perez, Jon Munitxa, Adrian Sainz, Alain Ramirez, Markel de la Fuente, Elliot Redfern, Arkaitz Agirre, Oskar Malaxetxebarria eta Jaco Pelser joango dira.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!