Tokikomek Eraikuneren Media Partner moduan, informazioa, txostenak eta elkarrizketak sortuko ditu eraikuntzaren sektorearen inguruko albisteak sortzeko. Era berean, Eraikuneren inguruko ekintza eta jardunaldien berri emango du Gurean/Eraikuntza atalaren barruan.
Tokikomeko (euskarazko tokiko hedabideen sarea) presidentearen arabera, hitzarmen hau etorkizunean gauza daitezkeen beste akordio batzuen lehenengoa da. Horrela, Tokikomek beste sektore batzuetako eragileekin aliantzak sortu nahi ditu. "Indarrak batu nahi ditugu gure helburuak lortzeko eta proiektu berriak martxan jartzeko. Tokikomen eta Gureanen filosofia beste sektore batzuetako eragileekin sinergiak sortzea, eta irakurleen, profesionalen eta industriaren interesen arteko harremanean sakontzea da", dio Guenetxeak.
Alberto Marín klusterreko presidenteak komunikazio bideak indartzeko duten interesa azaldu du. Eraikuntzaren sektoreak berrikuntzaren arloan duen gaitasuna eta EAEko BPGean sektore anitz eta zabal honek duen pisua ezagutzera emateko beharra azpimarratu du Marinek.