Gaurtik domekara bitartean pistako Europako txapelketak jokatuko dituzte Portugalen. Hurrengo egunetan elorriarrak omniumean eta madisonean parte hartuko du. Azken proba hau Ane Iriarterekin batera jokatuko du. Madisonean Europako txapelketa batean parte hartzen duen lehen aldia izango da Isasirentzat.