Bergaratik irtengo dira bihar martxistak, 10:00etan, eta gero Elorrioko gaztetxean bazkalduko dute. Iluntzean Izurtzara helduko dira, eta bertan afaldu eta pasatuko dute gaua. AHTaren inguruko berbaldia eskainiko dute 19:00etan, eta 22:30erako Eneritz Furiyaken kontzertua iragarri dute.
Zapatuan goizean, 10:00etan, Durangoko Andra Maritik igaroko dira, eta eguerdirako Zornotzan egongo dira. Han bazkaldu, eta arratsaldean Larrabetzurantz joko dute. Domekan helduko dira Deriora.