Juanan Arrinda abadiñarrak bigarren amaitu du sailkapen orokorrean eta Master 30eko onena izan da. Mikel Mendizabal durangarrak —Abadiñon bizi da— laugarren amaitu du sailkapen orokorrean eta bigarren Master 30ean, Arrindaren atzetik.
Lezamako Goitioltza BTT Enduro proban mendi bizikletagaz egindako hainbat jaitsieratan egindako denborak hartzen dira kontutan. Baina orain urte batzuetatik hona, igoerak ere probako parte dira. Hau da, jaitsiera bat amaitu ostean, hurrengo irteera puntura heltzeko denbora jakin bat izaten dute parte hartzaileek. Aldapa gora izaten da tarte hori.
Urriaren hasieran Arrasaten izango den Euskadiko txapelketan parte hartuko dute Arrindak eta Mendizabalek.