Bizkaia Durangok irabazi du Espainiako Kopako taldekakoa

Anboto 2017ko uzt. 9a, 10:20

Pontevedran jokatu zuten atzo Espainiako Kopako azken proba, eta Bizkaia Durango taldeko Lierni Lekuona izan zen garaile. Bizkaia Durango izan da taldekako sailkapenean lehenengoa.

Bizkaia Durango taldeko Lourdes Oyarbide izan zen, atzo, bigarrena. Atzoko azken proba hori jokatuta, gainera, Mavi Garcia izan da Espainiako Kopako banakako sailkapenean eta mendikoan ere lehenengoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!