Lege aholkularitza doan eskainiko die Aldundiak adinekoei

Markel Onaindia 2017ko uzt. 4a, 09:35

Bizkaiko Abokatuen Bazkunarekin lankidetzan 60 urtetik gorako pertsonei doako orientazio juridikoa emateko zerbitzua lurraldeko sei bulegotan ematen da atzotik, tartean Durangon, Askatasun etorbideko egoitzan. Orain arte Bilbon bakarrik eskaintzen zen.

Aldundiko ordezkarien esanetan, nora jo ez duten adinekoei laguntzea da euren asmoa. "Arazo juridikoek ezinegon handia, zalantzak eta segurtasunik eza eragiten dizkiete pertsona nagusiei, arazo gaindiezin bihurtzeraino", esan du Gizarte Ekintzako foru diputatuak, Isabel Sánchez Roblesek.

Azken urte bietan 279 bizkaitarrek erabili dute zerbitzua, Bilbon.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!