Kulturaletik Jon Galarza eraman du Amorebietak

Joseba Derteano 2017ko eka. 29a, 09:56

Argazkia: @CulturalDurango

Amorebieta futbol taldeko zuzendaritza denboraldi berriari begira lanean ari da. Aste honetan taldera batu diren jokalari biren berri eman du: Durangoko Kulturaletik Jon Galarza defentsa eta Sestao Riverretik Adrian Güemes eraman dituzte.

Galarza abadiñarra da, 23 urte ditu eta Kulturaleko harrobian hezi da. Güemes, berriz, barakaldoztarra da, 24 urte ditu eta aurrealdean, erasoan, jokatzen du.

Jokalari bi horiei aurretik konfirmatutako Juan Martin gehitu behar zaio.  Ibai Ereñok ere aurredenboraldia lehenengo taldeagaz egingo duela jakinarazi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!