Ingalaterran aurpegia eman gura du Eiserrek

Joseba Derteano 2017ko eka. 29a, 11:35

Eiser-Hirumet taldea Newcastle-n (Ingalaterra) da egunotan. Asteburuan lasterketa bana lehiatuko ditu han inguruan eta aurpegia emateko prest doaz.

Durangaldeko lau txirrindulari daude tartean: Alain Ramirez eta Adrian Sainz durangarrak, Jon Munitxa abadiñarra eta Markel de la Fuente elorriarra. Maila handiko talde eta txirrindularien artean arituko dira, Scott Davies 23 urtez azpiko Italiako Giroko laugarren sailkatua, besteak beste. Lasterketa biek Belgikako klasikoen antzerako ezaugarriak dituzte: ibilbide gorabeheratsua eta errepide estua. Haizea ere faktore garrantzitsua izan daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!