Durangon eta Elorrion LGTB kolektiboaren nazioarteko eguna ospatuko dute

Maialen Zuazubiskar 2017ko eka. 28a, 12:22

Lesbiana, gay, transexual, bisexual eta intersexualen nazioarteko eguna ospatuko dute gaur Elorrion eta Durangon. Horrez gain, hainbat udalek adierazpen instituzionala kaleratu dute.

LGTB Kolektiboaren nazioarteko eguna ospatuko dute gaur Durangaldeko zenbait herritan. Durangon, esaterako, 19:00etatik aurrera, Pinondon, manifestia egingo dute DJPA-k girotuta. Horrez gain, ekitaldia ere egingo dute.

Elorrion, berriz, margogile batek horma-irudi bat margotuko du plazan eta Elorrioko Bilgune Feministak performance-a burutuko du irudi horren inguruan. Egunari amaiera emateko, berriz,  margogileak egindako irudia kiroldegiko frontoiaren kanpoaldean kokatuko dute, dagoeneko bertan dauden beste bi horma-irudien alboan.

Adierazpen instituzionalak

Bestalde, Elorrioko Udalak eta Zornotzako Udalak LGTB Kolektiboaren nazioarteko egunaren harira adierazpen instituzionalak kaleratu dituzte. "Ekainak 28ko egun honetan, argi dugu borroka bizirik mantentzen dela, arrazoiak soberan daudela lesbiana, homosexual, transexual zein bisexualen herritar eskubideak aldarrikatzen jarraitzeko, gure herri zein kaleetan, ikastetxeetan, familia zein lagunartean, lantokietan, publizitatean eta aisialdian", azpimarratu dute Elorrioko Udaleko kideek, besteak beste.

Zornotzako udalekoek, berriz, ondorengoa adierazi dute: "Udalak honek gogor uko egiten ditu lesbianen, bisexualen, transexualen eta intersexualen kontrako diskriminazio eta indarkeria-mota guztiak".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!