Durangaldeko elkarte honek hainbat proiektu ditu martxan. Esaterako, udan aniztasun funtzionala duten ume sahararrak ekartzen ditu eskualdera.
Parte-hartzea ahalik eta gehien zabaltzeko, martxa eta lasterketa antolatuko dituzte. Tabirako eliza ondotik abiatuko dira: martxa, 09:00etan, eta mendi lasterketa, 10:00etan.
13 kilometroko ibilbidean zehar asfaltoan, pistetan zein mendi bideetan ibiliko dira. Mañarian Kurutze Santurako bidea hartuko dute, eta handik Durangora itzuliko dira.
Izen-ematea 10 euro da www.sekulebedarra.com webgunean. Egunean bertan ere apuntatu daiteke, 15 euroren truke. Parte-hatzaile denek kamiseta bana jasoko dute, eta probako jan-edana eta luntxa ere prezioaren barruan daude.