Goirienak eta Peñak irabazi dute Balcón de Bizkaia rallya

Joseba Derteano 2017ko eka. 19a, 10:19

Goiriena eta Peña (Argazkia: http://www.eaf-fva.net - Mrfoto.es)

Lasterketa hasi zuten 81 taldeetatik 49k ez zuten proba amaitu arazo mekanikoengatik.

Balcón de Bizkaia rally exigentea da eta gainera bero handia egin zuen zapatuan. Faktore bi horien eraginez parte hartzaileen erdiak baino gehiagok ez zuen proba amaitu. Esaterako, rallya irabazteko faboritoetakoak ziren Iñigo Alustizak eta Julio Muriedasek (Peugeot 208 R2) ezin izan zuten bigarren tartea amaitu. Arratsaldeko tartean itzuli ziren. Txus Jaioren eta Jesus Urkidiren lana T5ean amaitu zen BMWak motorrean jasandako matxura bategatik.

Garaipena Eneko Goirienanarentzat eta Alain Peñarentzat izan zen (BMW M3). Lehenengo tartean hartutako aldeari eutsi zioten hurrengoetan. Aingeru Castro eta Alaitz Urkiola apur bat hurreratu zitzaizkien, baina ez zen nahikoa izan. Bigarren amaitu zuten. Gorka Antxustegi eta Xabat Urresti geratu ziren hirugarren.

Honako hauek izan ziren irabazleak gainerako mailetan: Ugaitz Basaras eta Larraitz Etxeberria (Renault Clio) laugarren klasean, Mikel Bilbao eta Maite Agirregomezkorta (Renault Clio Williams) hirugarren klasean, Garikoitz López eta Urko Pagoaga (Citroën Saxo VTS) bigarren klasean, eta, Alex Calzón eta Julen Uribe-Etxeberria (Citroën Saxo VTS) lehenengo klasean. Hamargarren klaseko irabazleak Joseba Lasa eta Maitane Martiarena (BMW M3) izan ziren. Juniorretako bikoterik onena Aritz Badiolak eta Unai Martínezek (Citroën Saxo VTS) osatu zuten.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!