1936ko uztailaren 22an hegazkinetatik botatako bonbak, airetik jaustean paperak zirela uste zuten otxandiarrek, bonbardaketarik ezagutu bakoak baitziren. Ezusteko beldurgarri hori dokumentalerako hari lez hartuta, Paperak izena ipini diote lanari hiru ikasle gazteek.
Dokumental honegaz, bonbardaketaren testigantza jaso nahi izan du ANBOTOk, 61 hildakoen eta lekuko izan zirenen memoria etorkizunean ahaztu ez dadin.