Aldape eta Bengoetxea txapelaren bila, zapatuan

Joseba Derteano 2017ko eka. 15a, 10:45

Zapatuan Peter-en oroimenezko pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte Durangoko Ezkurdi Jai-Alai frontoian.

A mailako binakako finalean Durangaldeko ordezkari bi elkarren kontra arituko dira. Aldape mallabitarrak Lopez Alday ortuellarragaz osatuko du bikotea eta Bengoetxea durangarrak Beitia Usansoloarragaz. Aurretik B mailako finala jokatuko da.

Jaialdia 16:30ean hasiko da umeen eskola txapelketako buruz buruko finalekin. Umetxoetako finalak hauek dira: Bingen Urien-Enaitz Uribe eta Unai Barrenetxea-Liher Nogueiras. Umeetan Gorka Sagarna-Martxel Iria eta Ekain Etxebarria-Urko Bullon dira finalak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!