Horietatik 35 soilik ziren estatuz kanpokoak. 2018rako, zerbitzua urte osora hedatzeko erronka daukate. Gainera, Amankomunazgoz kanpo ez dauden Berriz, Mallabia, Zornotza, Ermua, Lea Artibai eta Lea Ibarreko biztanleen esku ere ipini gura dute.
Ibaizabal kooperatibako Errota ostatuan 10 oheko gela bat alokatu du eskualdeko instituzioak, zerbitzua bertan eskaintzeko. Etxebakoek hiru eguneko baimena eduki dute, eguraldi txarragatik luzatu ahal izan dena.
Gizarte zerbitzuek, Durangoko udaltzaingoak eta ostatuak egitasmoan edukitako koordinazioa nabarmendu dute Amankomunazgoko arduradunek, eta udaltzainek agertutako inplikazioa eskertu dute.