1987ko ezbeharra gogoratzeko ekitaldian parte hartu dute garaitarrek eta elorriarrek

Joseba Derteano 2017ko eka. 11a, 20:07

Idoia Buruaga Elorrioko alkatea eta Gontzal Sarrigoitia Garaikoa alkatea daude oroimen ekitaldian parte hartu dutenen artean (Argazkia: @112_SOSDeiak)

Europako Mendietan (Asturias) zazpi lagun hil ziren galdutako ume baten bila zebiltzala. Helikoptero istripuan hildakoetatik hiru elorriarrak izan ziren eta bat garaitarra.

Idoia Buruaga Elorrioko alkateak eta Gontzal Sarrigoitia Garaiko alkateak, besteak beste, gaur Covadongako lakuetan egindako oroimen ekitaldian parte hartu dute. Garaitik autobusa antolatzen dute urtero omenaldira joateko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!