57 gaztetxok Durangaldeko Bizikleta Eskolan ematen dituzte lehenengo pedalkadak

Joseba Derteano 2017ko mai. 31a, 11:58

Durangaldeko Bizikleta Eskolaren aurkezpeko familia argazkia Abadiñoko Gerediaga Juntetxearen aurrean.

Abadiñoko Gerediaga auzoko juntetxearen aurrean aurkeztu dute aurtengo taldea.

Abadiño, Durango, Elorrio eta Durangoko txirrindularitza elkarteen elkarlanaren bidez orain hiru urte sortu zuten Durangaldeko Bizikleta Eskola. Aurten, 6 eta 14 urte arteko 57 gaztetxo dituzte.

Urtean zehar hainbat entrenamendu eta ekintza egiten dituzte. Esaterako, abendutik martxorako domeketan, familiarekin bizikleta irteerak antolatzen dituzte beti ere gune seguruetan. Durangaldean ez ezik eskualdetik kanpora ere joaten dira, Landetara, adibidez. Federazioak antolatutako eskolarteko topaketetan ere parte hartzen dute.

Izen-ematea eskolako webgunearen bidez egin daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!