Metal urtzeaz berba egingo dute nazioarteko foroan

Markel Onaindia 2017ko mai. 31a, 09:45

Ekainaren 7an eta 8an metal urtzearen edo galdaketa industriaren inguruko nazioarteko foruma antolatuko dute Ik4-Azterlan zentro teknologikoak eta Tabira galdategien institutuak.

Topaketaren dimentsioa ikusita, Barakaldoko BEC erakustazokako auditorioan batuko dira. Amankomunazgoak, Durangaldeko Enpresarien Elkarteak eta Ik4-Azterlanek duten elkarlanari esker, eskualdeko sektore industrialaren lehiakortasuna sustatzen dute, eta foro hau ere babesten dute norabide horretan.

BECeko topaketan, “garapen teknologikoa eta berrikuntza giltzarri dituen sektore dinamiko honi eratorritako erronka teknologikoak landuko dira”, Amankomunazgoko arduradunek azaldu dutenez. Nazioarteko adituez gainera, Ik4-Azterlaneko kide batzuek berbaldiak eskainiko dituzte, baita eskualdeko zenbait enpresatako ordezkariek ere. Hemendik aste bira garatuko den konferentzian parte hartu gura dutenek, jjgonzalez@iftabira.org helbidera idatzita eman dezakete izena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!