Laureano Larak amaiera jarriko dio 40 urteko ibilbideari zapatuan

Joseba Derteano 2017ko mai. 30a, 13:30

Laureano Lara eta Dani Nuñez.

Kataluniako Casteldefels herrian Espainiako kick boxingaren profesional titulua jarriko du jokoan Jose Tapiaren aurka.

40 urteko ibilbidearen ostean Laureano Larak kick boxingeko azken borrokaldia izango du zapatu honetan. Kataluniako Casteldefels herriko 'Spanish Open 2017' txapelketan izango da eta Espainiako kick boxingaren profesional titulua jarriko du jokoan Jose Tapiaren aurka. Lara Durangoko Kick Boxing Kirol Taldeko (boxeo, kick boxing, full contact eta Muay Thai-a praktikatzen dituzte) entrenatzailea da eta Berrizen ere karate klaseak ematen ditu. 30 urte daramatza klaseak ematen.

Kataluniako Jaialdi berean Dani Nuñez 29 urteko elorriarrak profesionaletan debutatuko du full contact modalitatean. Katalunian borrokaldi bat duen hirugarren aldia du eta inoiz baino esperientzia zabalagoarekin doa. Joel Gonzalezek eta Jon Hernandezek ere amateurretako borrokaldi bana izango dituzte kick boxing-ean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!