Zoru klausulen gaiagatik, erreklamazio kopurua handitu eta bulegoak gainezka egin zuen orain zenbait hilabete. Horregatik, zerbitzuan aldaketak egin zituen Amankomunazgoak. Martitzen goizetan eta eguenetan erreklamazio horiek jasotzen dituzte bakarrik, eta hitzordua eskatu behar da 94 620 27 07 telefonora deituta edo omic.mdurango@bizkaia.org helbidera idatzita. Beste egunak ohiko erreklamazioetarako gordetzen dituzte. Orain arte behargin bakarra zegoen bulegoan, eta hemendik aurrera bi egongo dira, Amankomunazgoak inbertsioa egin eta gero.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!