Bibe Transbizkaia martxak 600 parte hartzaile batu zituen atzo

Anboto 2017ko mai. 22a, 10:25

Atzoko martxako hasiera.

Ibilbide luzea amaitzen aurrenekoa Aitor Quintana Zarate izan zen.

Quintanak 5.42.39ko denbora behar izan zuen 180 kilometroak osatzeko. Bost segundo geroago heldu zen Jon Mentxaka Etxanojauregi. Proba laburragoan (122 km) Lesmes Nicolás Haro izan zen Urkiolako Santutegira heltzen aurrenekoa. Guztira 600 parte hartzaile izan zituen Iraupen Luzeko II. Bibe Transbizkaia probak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!