Zornotza herri artekoan dirauen eskualdeko ordezkari bakarra da

Anboto 2017ko mai. 22a, 13:00

Markinaren kontra jokatuko du final laurdenetan. Diurangaldeko gainerako herriak kanpoan geratu dira.

Zornotzak sei partidutik bost irabazi dizkio Zaratamori eta aurrera egin du. Iurretak gazteetako biak irabazi dizkio Sestaori, baina gainerako laurak galdu ditu eta txapelketatik kanpora geratu da. Mallabia, Abadiño, Elorrio eta Atxondo lehenengo txandan kanporatu zituzten.

Honako hauek dira final laurdenetako kanporaketa denak: Markina-Zornotza, Sestao- Zeanuri, Ortuella-Dima eta Bermeo-Usansolo.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!