Bibe Transbizkaia martxa zikloturistak 500 bat parte-hartzaile batuko ditu domekan

Joseba Derteano 2017ko mai. 16a, 08:30

Iazko aldiko irudia.

Durangon hasi eta Urkiolan amaituko da. Aurten proba bi antolatu dituzte: 179 kilometroko nagusia eta 122 kilometroko laburragoa.

Iazko lehenengo aldiko arrakastaren ostean, aurten berriro antolatuko dute zikloturistei bideratuta dagoen Bibe Transbizkaia Iraupen Luzeko proba. 179 kilometrotan (3.900 metroko desnibel positiboa) zortzi mendate igaroko dituzte parte hartzaileek: Kanpazar, Ixua, Milloi eta Astorkigane, Sollube, Gerekiz, Muniketa eta Urkiola. Domekan, 08:00etan, Durangon hasiko da eta Urkiola gainean izango du helmuga. Guztira 500 bat parte hartzaile itxaroten dituzte.

Aurtengo nobedade nagusia eramangarriagoa den beste proba laburrago bat antolatuko dutela da. Iazko parte hartzaileen eskaerei erantzuteko hartu dute erabakia. 122 kilometrotan sei mendate igoko dituzte 2.500 metroko desnibel positiboarekin.

Iazko hasiera Durangoko Landako Erakustazokaren ondoan:

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!