Durangaldeko kultur plataforma sortzeko lehenengo pausoa emango dute, bihar

Itsaso Esteban 2017ko mai. 15a, 13:52

Bihar, 19:00etan, Durangoko Pinondo Etxean egingo duten batzar parte-hartzailera deitu dituzte Durangaldeko kultur eragileak. "Eskualdeko kultura sustatu eta hedatzea" dute batzarra deitu duten herritarrek helburu, eta Durangaldeko kultur plataforma sortu gura dute asmo hori gauzatzeko.

"Kultur ekimenak egiten badira ere, sorkuntzari dagokionez, basamortu baten gaudela sentitu izan dugu", diote batzarra deitu duten eragileek, prentsara bidali duten oharrean. "Kultur sormena lantzen duten pertsonek ikusezinak dirudite, eta susmoa dugu erakundeek ezer gutxi egiten dutela sortzaileak babesteko", azpimarratu dute.

Bi ordu iraungo du bihar Pinondon egingo duten batzarrak, eta Durangaldeko artistei eta kultur elkarteetako eragileei egin diete parte hartzeko deia. "Durangaldeko kulturaren orainari buruzko hausnarketa" egingo dute, eta "etorkizunerako proposamenak" jasoko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!