Atletismo kluben arteko Euskadiko txapelketak jokatu dituzte asteburuan. Gizonetan Durango Kirol Taldeak bigarren mailatik lehenengo mailarako igoera lortu du. Kofi Darko (200 metro), David Rua (800), Javier Fontaneda (3.000), Abdel El Arbaoui (3.000 hesiak), Eneko Lanbarri (400 hesiak), Roberto Garcia (pertika), Alex Cuesta (salto hirukoitza), Damian Ares (luzera jauzia) eta Alvaro Dominguez (xabalina jaurtiketa) onenak izan ziren nor bere espezialitatean. Erreleboko lasterketa ere irabazi zuen DKTk.
Durangaldea Running-ek garaipen bat lortu zuen Txomin Marañonekin (1.500 m).
Sekulebedarrak maila galdu du
Emakumeen lehenengo mailan Bidezabalek eta Durango Kirol Taldeak mailari eutsi zioten. Sekulebedarra taldea, aldiz, jaitsi egin zen eta bigarren mailan arituko da hurrengo denboraldian.