Gure Esku Dago

Durangaldean 55.667 herritar daude deituta gaur bozka ematera, Gure Esku Dagoren galdeketan

Anboto 2017ko mai. 7a, 09:50

Goizeko 09:00etatik 20:00etara bitartean, Euskal Herriko estatus politikoaz iritzia emateko aukera edukiko dute Durangon, Zornotzan, Elorrion, Abadiñon eta Zaldibarren. Dagoeneko hasi dira lehen boto-emaleak hurreratzen.

Durangaldean 55.667 herritar daude deituta gaur botoa ematera. 24.768 durangar, 15.973 zornotzar, 6.197 elorriar, 6.140 abadiñar eta 2.589 zaldibartar. Iluntzeko 20:00etatik aurrera jakingo da zenbatek parte hartu duten, eta baita euren erabakia zein den ere.

Bozketaz aparte, hala ere, jai giroan mugilduta igaroko da eguna. Izan ere, eguerditik aurrera ekitaldi ugari antolatu dituzte herririk herri.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!