Antolatzaileek azaldu dutenez, Markinako eta Ondarroako bizilagunek ere bidesaria ordaindu behar dute Bilbora AP-8tik joateko.
Plataformako kideek diotenez, “ibilbidean zehar herri hauetan bizi diren pertsonek Bilbora doan joatea aldarrikatuko dugu, Mungian, Balmasedan edo Muskizen bizi balira moduan. Herri hauek Bizkaiko hiriburuagaz ondo eta doan komunikatuta daude”.