Arrasate-Udalatx mendi lasterketan Durangaldeko korrikalariak izan dira protagonista. Gizonetan otxandioko korrikalari bi azpimarratu behar dira: Markel Zamakona probaren irabazlea eta Aitor Ajuria bigarren sailkatua. Entrenamenduetan egiten duten moduan, elkarrekin ibili dira proba osoan eta batera heldu dira: 01.54.16. Azpimarratzekoa da Ekaitz Kortazarren lana ere. Durangarrak laugarren amaitu du, podiuma osatu duen Aritz Kortabarriarengandik 10 segundotara.
Emakumeetan Oihana Azkorbebeitiak sasoi bete-betean jarraitzen du. 2017an irabazten duen bosgarren proba da: Otsailean Apuko Igoera; martxoan Aiako mendi lasterketa, Azpeitiko Igoera Bertikala eta Sara Korrika, eta gaur Arrasate-Udalatx proba. Hauxe izan da bere denbora: 02.13.55. Maite Etxezarreta eta Mayi Mujikak lagundu diote podiumean.Ia hamar minutuko aldea egon da Azkorbebeitiaren eta Etxezarretaren artean.