Lizarrako lasterketak emakumeen Euskaldun Torneoari hasiera eman zion asteburuan eta Durangaldeko taldeak protagonista izan ziren hainbat txirrindulariren lanari esker. Elite mailan Eustrak-Euskadi taldeko Ana Usabiaga ordiziarrak eta Bizkaia-Durango taldeko Lourdes Oyarbide asparrendarrak bigarren eta hirugarren amaitu zuten, hurrenez hurren. Bien arteko esprinta ikusgarria izan zen. Ziortza Isasi Lointek taldeko elorriarra bosgarren geratu zen.
Gazte mailan Iurretako CAF Turnkey Engineering taldea indartsuena izan zen Maialen Aramendia, Isabel Martin eta Aroa Gorostizaren postuei esker. Gainera, Aramendia nafarrak lasterketa irabazi zuen eta sailkapeneko liderraren elastikoagaz irtengo da datorren zapatuan Deban lehiatuko den Euskaldun Torneoko bigarren proban.
Bestalde, Aramendiak, Martinek eta Gorostizak, beste txirrindulari batzuekin batera, Belgikako Gante-Wevelgem junior mailako lasterketan parte hartuko dute domeka honetan. UCI Koparen barruan dagoen lasterketa da.
Lourdes Oyarbide (eskumatik hasita bigarrena) bere taldekideekin.