Tarifa berrien inguruko kexak aurkeztuko dituzte garraio ordezkaritzan

Maialen Zuazubiskar 2017ko mar. 21a, 15:00

Zaldibar eta Berrizko udalek jakitera eman duenez, Bizkaiko garraio publikoaren zonifikazio eta tarifikazio berrien inguruan dituzten kexak Bilbon aurkeztuko dituzte eguenean.

Martxoaren 23an, garrio ordezkaritzan, garraio publiko duin eta bidezko baten alde, zonifikazio eta tarifikazio berriaren inguruko kexak aurkeztuko dituztela jakitera eman dute bi udalek.

Bilbora joateko herritarrei dei egin diete udalek eta autobusa jarriko dutela jakitera eman dute. Autobusa doan izango dela eta aurrez izena eman beharko dela jakinarazi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!