Bihar hasiko dute Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK txapelketa

Itsaso Esteban 2017ko mar. 7a, 13:48
Bertsozale elkartearen eta BBKren ordezkariek, Bilbon egin dute, gaur, txapelketaren aurkezpena.

Durangaldeko eta Busturialdeko taldeetako bertsolariek kantatuko dute, bihar, Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK txapelketaren XXV. edizioko lehenengo sailkapen saioan. Arratzuko Institutuan izango da biharko hitzordu hori, 10:45ean.  

Biharkoaren ostean, beste hiru sailkapen proba egingo dituzte bi finalaurrekoen eta martxoaren 31ko finalaren aurretik. Bigarren finalaurrekoa Durangoko Fray Juan de Zumarraga Institutuan jokatuko dute, martxoaren 28an, 12:00etan.

Aurreko edizioetan bezala, taldekako formatua izango du txapelketak, eta seina bertsolarik osaturiko 8 taldek hartuko dute parte bertan. Bi multzotan banatuko dira bertsotan egiteko: lehen taldean 18 urte artekoak jardungo dira, eta 18tik 24 urtera artekoak, bigarrenean. 

Arratia, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterri-Ezkerraldea, Hego Uribe, Lea-Artibai, Uribe-Butroe eta Uribe-Kosta eskualdeak ordezkatuko dituzten 48 bertsolarik kantatuko dute Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK txapelketaren XXV. edizio honetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!